XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mariskal Montgomery katoliko?

1939'tik 1945'era bitarteko gerratea gogoan daukonak, Bernardo Law Montgomery'n izena ezin aaztu leike.

Montgomery izan zan irabazi ebenen aldeko jeneralik ospetsuena.Intelijentzi aundiko gizona; txikia izanarren gogorra ta borondatetsua.

Eisenhower'en ondoan be, Mariskal Montgomery aundi gelditzen zan.

1942'an, Afrika, Sizilia ta Italiako ejerzitu guztien nagosi izentatu eben.

Gizon bizkorra zan gerra kontuetan.

Arerio guztien adoreak eta bere ejerzituen indarrak ondo neurtuten ba-ekian berak.

Afrikan garaitu ondoren, Italia'ra ta gero Prantzi'ko Normandia'raiño be garaille eldu zan Montgomery.

Bere gudariak, bene-benetan be, gizon aunditzat euken; eta gizontxo onek bere bizitasunagaz eta indarragaz, adorea emoten eutsen.

Gerra arloetan beintzat, iñor izatekotan, Montgomery ba-zan gizon aundia.

Normandia'ratu zanekoxe, Ipar-Prantzi'ko gudari guztien zuzendari egin eben.

Azkenengo gerrate gogorrean izarrik geien irabazi zitun gizon onek, 71 urte daukoz.1887'an Zemendi'ko 17'an jaio zan Inglaterra'n.

Berrogeta amaika urtegaz Jeneral Mayor izatera eldu zan, eta berrogeta amalaugaz, Jeneral zan.

Berrogeta amazazpi ta amazortzi bitartean lortu eban bere famarik aundiena.

Buru argiko gizon onek, konseju asko emon izan deutsoz, bere lagun zaarra eban Wiston Churchill'eri.

Churchill, Inglaterra'ko presidente zanean, Montgomery eban laguntzaillerik onenetarikoa.

Eta Inglaterra'ko politika bideetan Mariskal au izan da indartsuenetarikoa.

Baiña urte batzuk dirala, Bernardo Law Montgomery'k politika arazoak alde batera itxi dauz.

Gaur baso etxe baten bizi da, bere familiagaz, bake santuan.

Eta mirestekoa: bere bizitza guztia kaiñoi ta fusil artean igaro dauan agure aundi onek, orain maiteen lorak ei dauz.

Montgomery ospetsuak negar ta odol asko ikusi dauz, eta orrenbeste arantza ikusteak, loren maitale izatera eroan dabe.

Eta ainbeste sufrimentu ikusi ta ezagutu dauzan gizon onen biotzean lora bat erne da: Itxaropena.

Mundu donge onen ostean, arantza gabeko lorategi baten esperantza bizia.

Eta bere biotzean fedea be ernetan asi ei da.

Montgomery, oraintxu il yakun, Aita Santu maitearen lagun zintzoa zan.

Azkenengo urteotan ogeta amabi bider egon ei dira biak berbetan.Montgomery'k, Pio XII'garrena asko maite eban.

Eta onen eriotz ostean marmar pozgarri bat entzun da: Bernardo Law Montgomery katoliko egingo dalakoa.

Ori olan bada, katolikoak zorion aundia genduke, Montgomery'n izena aundia da Inglaterra'n eta bera katoliko egiteak, bat baiño geiago zuzen bidean ipiñiko leuke.

Inglaterra'koak, Enrique VIII'garrena zan erregearen erruz apartatu ziran benetako eleizatik, 1531'an.

Baiña gaur, borondate oneko asko Erroma'ko eleizatik urrean bizi dira.

Eta honek Erroma'ko eleiza benetakoan sartzeko, Montgomery lako gizon ospetsu batek pauso ona emotea naiko litzake.

Olantxe izan da beste batzutan be Jon Enrike Newman konbertidu zanean be asko benetako eleizara etorri ziran.

Newman Inglaterra'tarren eleizako Arzobispoa izan zan konbertidu baiño lenago.

Montgomery'gaz be beste orrenbeste jazoko al da!

JON KEPA